We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

begiak ireki

by gaitza

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
gazte abertzaleok heriari begira, ezin dugu ikusi horrela mendien arteko isiltasuna, euskal irrintzi baten oihartzuna arrano beltzaren hegoak daude orain zaurituak gure erruz banatua hiru zatitan puskatua hego, ipar, nafarroa, mugarik gabeko lurraldea
2.
alde iluna 02:42
maitasuna erakusten bu batzuetan bere alde iluna ez, ez zaitut gogoko, agur esan beharko, egur betirako taberna batean orduak itxoiten zu berriz ez zinen agertzen maite zenidan buruari galdetzen bitartean beste batekin jolasten neska zurekin ez dut ezer egiten ez etorri orain barkamena eskatzen begietatik malkoak askatzen ez duzu nire biotza sendatzen jada esan dizut ez zaitudala maite orain aske daukat nire burua katerik gabe nire barrua zurea izan da guztiaren errua hemen bukatu da nire sufrimendua jada esan dizut ez zaitudala maite
3.
ihesi 04:07
arazo bat zenuenean, buruauste batek itota laguntza eskatu beharrean zabiltza gugandik ihesi mundu zital honen errepidean galduta espejismo batek zauzka itsututa kontzientziarik gabe, ametsak zapalduta zure buruaz beste amildegian, gugandik ihesi ihesi arazoetatik ihesi lagunengandik ihesi, heriotza atzetik ihesi mundu honetatik katez loturik
4.
gutuna 04:23
5.
begiak ireki 02:08
jaio nintzen egunetik denbora aurrera doa eta askatasuna ez da amets bat besterik gure herria daukate preso harturik bi indar arrotzen atzaparrekin begiak ireki ez al duzu ikusten beren gezurrekin itsutu zaituzte ekintza armatuak salatzen dituzte eta hitz egiteko potrorik ez dute begiak ireki ez al duzu ikusten beren gezurrekin itsutu zaituzte torturak hilketak ez dira azaltzen albiste ilunak ezabatzen dituzte baina gaur konturatu zaitezte komunikabideek egia estaltzen dute baina ez, ez duzue lortuko zuen asmakizunik ez dugu sinistuko
6.
gudari 02:38
jadanik lur azpian dauden arren gure herriagatik borrokatu dute euskal herri zapalduarentzat etorkizun hobe bat lortu nahi zuten independentziaren atzetik, ametsak egi bihurtzeagatik beren ideiak azaltzeagatik eraman dituzte ondotik hasi ziren aspalditik, bi gudariren fusilamendutik zuen atzetik denok batera jarraituko dugu askatasunera egun ilunak dira ordutik eta ez dira bukatu oraindik ez zaituzte ahaztuko herriak, agur eta ohore eusko gudariak lepoan hartu ta segi aurrera, ez dugu egingo sekula atzera ez zaituzte ahaztuko herriak, agur eta ohore eusko gudariak
7.
agure zahar batek zion bere etxe ondoan goizean goiz lantegira irteten nitzanean ez al dek gazte ikusten gure etxola zein dan desegiten ez badegu bertan galduko gera baina guztiok batera saiatu hura botatzera usteltzen hasia dago ta laister eroriko da hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan ta ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan

credits

released May 1, 2001

license

tags

about

gaitza Basque Country, Spain

30 ZORION! kontzertuko argazkiak ikusteko klikatu ondorengo esteka:

contact / help

Contact gaitza

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like gaitza, you may also like: