We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

ondorena

by gaitza

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
egun bat 02:33
egun bat nire inguruan gertatzen ari diren gauzak ulertzeko. herri bat kateen artean airerik gabe itota kondenatzeko. torturatzen delako, manipulatzen delako, non galdu dira nire eskubideak? nire izaera bortxatu nahi duzuelako nik ez dizuet lo egiten utziko. egun bat nire inguruan gertatzen ez diren gauzak ulertzeko. bizi bat galdera artean, inoiz erantzunik ez jasotzeko. mugak ditudalako, aske ez naizelako, non galdu dira nire eskubideak? nire izaera bortxatu nahi duzuelako nik ez dizuet lo egiten utziko.
2.
entzun ezazue nire esana zein den: ez dut onartzen ezin denik adierazi. zakur ilunek hozkatutako leku bat, itzalgabeek ikustezindutako munduan. aitzaki merke bat. entzun ezazue nire esana zein den: ez dut ulertzen ezin denik adierazi. uniformez mailakatutako leku bat, izengabeek ezer diktatutako munduan. ez ezazue zuen burua jainkotzat hartu. ez ezazue zuen burua aitzakiaz goratu. ez ezazue zuen burua saldu.
3.
denbora 03:32
segundotan doaz nire taupadak ene maitearen atzetik. minututan ene ametsak utopia batean sartuta. eta orduak, oroitzapenak, arrastaka bidean galdurik, eta egunak, arnas-eztulka, behin eta berriz zergatik galdetuz. ametsak dituzu zure buruan, bizitzan galdu dituzun une guztietan, momentu horretan konturatzen zara, ezin berreskuratu zure denbora. momentu ederrak bezain gogorrak, ezinegona ta goxotasuna.
4.
gaur itxasoa esnatu da beltza, askoren arima bezala. ez zaie inporta, ez zaie axola, ama-naturaren semea. arkaitzari dario izerdi beltza. non galdu da prestigiodun ontzia? noraino heldu behar du diruaren botereak? pena merezi al du natura deusezteak? gu hiltzeak?
5.
kritika 02:22
gauero, tabernak, denek begiratzen didate. irribarre, kritika, zer direla uste dute? sara montiel, jesulinen ta hainbaten jarraitzaile, horrenbeste telebistaz nortasunik ez duzue! zergatik ez nauzue uzten behingoz bakean? nik esan al dizuet zer egin edo zer esan? ez al zarete zuen buruaren jabe? zergatik ez nauzue uzten bakean? gauza bat pentsatu eta beste bat esan jendeak gugatik ondo hitz egin dezan. itxura faltsuak hipokriten artean, merezi ez ez duena idolo bihurtzean. ez dut nahi inor bezalakoa izan, ez inoren bidea jarraitu. ni ez naiz, ez, inoren esklabu, gizarte honen gatibu.
6.
islada 02:06
hamaika pentsamendu galdu zaizkit buruan biraka hamaika pentsamendu galdu zaizkit amesgaiztoen pare ene begiek ez dute ikusten ene begiek ez dute entzuten ispilu barneko argi islada ilundu da azken uneko argazki hura non galdu da? ene begiek ez dute ikusten ene begiek ez dute entzuten ene begiek ez dute ikusten ene begiek ez dute entzuten ene begiek ez dute ulertzen ene begiek ez dute entzuten
7.
barkatu 02:52
denbora asko da ez zaitudala ikusi, egun eta gau gehiegi orain konturatu naiz maite zaitudala, gurea bukatu dela barkatu, agur, ezin dut, etsi dut zurekin, zu gabe, maite zaitut ezin zaitut burutikan kendu, ezin zaitut ahaztu zure edertasunaren zirrara ezin dut sentitu barkatu, agur, ezin dut, etsi dut zurekin, zu gabe, maite zaitut
8.
gezurretan 03:59
zergatikan txuri edo beltza? nirekin zaude ala nire kontra? mundua erosi nahian gezurretan esapide faltsuak, gezurretan zein usain ote dute hodeiek? zein kolore ote dute gudek? zure begiekin ikus dezakezu gorpuak lurrean biluzik daude hainbat ta hainbat tanke, lore ustelekin merke erosi nahi gaituzte ez dago aitzakiarik
9.
egunerokoa 03:28
kristalak banatu dit errealitatea bertatik ikus dezaket, baina ezin muga pasa ta zuk bestaldean ezin ikusi sentitzen dudana ta nik bestaldean ezin seti ikusten dudana lerroak marrazten ditut gelako hormetan egunak galtzen zaizkit ortzimugan ta zuk bestaldean ezin ikusi sentitzen dudana ta nik bestaldean ezin seti ikusten dudana lainoak ikus ditzaket zulo estu batetik orriak amaitu zaizkit ezin ezer idatzi askatasunaren hitza garrasika dabilkit ideiak amaitu zaizkit zer egin dezaket nik
10.
negua 03:29
11.
aurrera 02:53
egun ilunak agertzen direnean zure irudia irri batean izar berri bat gure bihotzetan, argi izpi bat zeru ertzean zure ametsak gugan, gure ametsak zugan segi aurrera, beti aurrera ametsak amets eta kantuak kantu, oroitzapenik ezin uxatu nahiz ta denborak aurrera jarraitu, ezin izango zaitugu ahaztu zure ametsak gugan, gure ametsak zugan segi aurrera, beti aurrera
12.
arazoez maiteminduta nago batean sartu beste bat nahiago esaidazu ez al den egia zu ere berdina zarela esnatu zait kontzientziaren grina inpotentziak bete dit barrena esaidazu ez al den egia zu berdin sentitzen zarela bizitzak erakutsi dit nire ekintzei erantzuten zuk ere ikasiko duzu zure arazoei aurre egiten barnean gordetako minak dira beti zure kaltetan
13.

about

"Begiak ireki" argitaratu ondorenetik Gaitzak lokalean grabatutako abestien bilduma.

credits

released February 16, 2013

license

tags

about

gaitza Basque Country, Spain

30 ZORION! kontzertuko argazkiak ikusteko klikatu ondorengo esteka:

contact / help

Contact gaitza

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like gaitza, you may also like: